
Eder txikia
Anthony Browne-ren obra ezinbestekoetarik bat, album samur bat, umorez zipriztindua, adiskidetasunaren eta elkartasunaren balioaz. 1974an, Kokok, zeinu-hizkuntza erabiltzeko Standford Unibertsitatean trebatutako gorila batek, begira zituen zientzialariei katu bat eskatu zien, eta bere kumea balitz bezala zaindu zuen. Handik hilabete batzuetara, katua desagertu egin zen eta egun batzuetan zehar Kokok bere tristezia adierazi zuen zeinu bidez. Gertaera hori, beste espezieek giza emozioak sentitzeko gai ote diren eztabaida piztu baitzuen, inspirazio-iturri izan zitzaion Anthony Browneri bere obra ezagunenetariko bat sortzeko. «Eder txikia» liburuan, benetako kasuan bezala, zeinu-hizkuntzan mintzatzen dakien eta nahi duen guztia daukan gorila bat bakarrik sentitzen da eta lagun bat eskatzen die bere zaintzaileei. Halaxe ezagutu zuen Eder katemea, zeinarekin esnea eta eztia hartu, paseatu, jolasten den… Zoriontsuak dira elkarren ondoan, harik eta, gau batean, film bat ikusten ari direla, gorila oso urduri, sutan jartzen den arte. Orduan, haren zaintzaileek biak banatzea erabakitzen dute. Une horretan, Ederrek gorilari begiratu eta adiskidetasunaren benetako balioa erakusten dio. Anthony Brownek izugarri maite ditu gorilak, haien indarraren eta samurtasunaren arteko kontrastearen ondorioz, eta lilura hori egilearen lan askotan islatzen da. Album honetako ilustrazio koloretsuetan, fantasia eta umore ukitua dute osagai errealistek, bi pertsonaia maitagarri hauei bizia emateko.
Número de páginas: 32
Año de edición: 2024.0
Editorial: KALANDRAKA/PAMIELA
Idioma: EUS
Autor: Browne, Anthony
EAN: 9788491723844
Código interno: 980343
Estamos plenamente orientados a la satisfacción de nuestros clientes. Si por cualquier motivo no tienes una experiencia positiva, nos lo dices y buscamos una solución. A diferencia de nuestros políticos, nosotros sí nos hacemos responsables.
Gastos de envío gratuitos en pedidos superiores a 29€.
Pídelo ya y recíbelo en 48 horas
En librería Matrix defendemos la libertad de expresión y de pensamiento como elementos fundamentales para la existencia de una sociedad libre y justa. Por desgracia, son muchos los que confunden esta libertad de expresión con la falta de educación… A estos cabría recordarles lo que le dijo el tío Ben a Peter Parker (Spider Man):“Un gran poder, conlleva una gran responsabilidad”.
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
